Mendiaren Egun borobila ospatu zuen abenduaren 18an Erreka elkarteak. Egia da goizeko mendi ateraldian, hotzak izututa edo, zortzi lagun bakarrik izan zirela. Baina elurretan ibilaldi ederra osatu zuten Leurtzako zirkoan barrena, bixta zoragarriekin gozatuz. Izan ere egunsenti garbia izan zuten mendizaleek, haizerik gabe eta postaleko paisaia txurien barna egin zuten ibilbidea. Kasinoan egindako bazkarian 22 lagun bildu ziren eta Juan Vallejok eskainitako Broad Peak 2010 emanaldia zoragarria izan zen. Bere ikusentzunekoak, zinema kasik bete egin zuten ikusleen gogoa asebete zuen. Ondotik, lasai ederrean aritu zen solasean Juan Vallejo, galderei presarik gabe eta umil erantzunez.