Nafarroan euskararen ofizialtasuna eskatu dute alderdiek

TTIPI TTAPA 2011ko urtarrilaren 12a

Abenduaren 15ean egin zuen agerraldia ezker abertzaleak. Ezkerretik eskuinera, Iratzoki, Kiroga eta Zabalo. Utzitako argazkia

Ezker Abertzaleak eta NaBaik hitz egin dute

Euskararen Legearen 24. urteurrenaren harira, agerraldia egin zuen ezker abertzaleak joan den hilabetean, ofizialta­sunaren bidean hiz­kuntz politika berriaren beha­rra aldarrika­tzeko. Han izan ziren Xanti Kiroga bozeramailea eta Leitza eta Berako alkateak, Xabier Zabalo eta Josu Iratzoki. 24 urteotan «nafar guz­tion hiz­kuntz eskubideak urratuak» izan direla salatu zuten, eta Nafa­rroako Gobernuari «lege honetan euskara zo­kora­tze­ko eta herrita­rrak bazter­tzeko bidea aur­kitu duela» leporatu zion. Bertzeak bertze, zonifikazioaren bidez, he­rritarren hiz­kuntz eskubideak mailakatu eta ukatu direla ere gaineratu zuen. Ofizial­ta­suna eskatu zuen, baita be­lau­naldi berrien eus­kal­dun­tasuna bermatzeko ere.

NaBaik, bere aldetik, Euskararen Legea berri­tzeko proposamena egin du Nafarroako Le­ge­­bil­tzarrean. Proposamen horrek gizartearen beharrei erantzunen diela adierazi dute, eta helburua Nafarroan euskara ofiziala izatea omen da. Euskararen era­bi­lera indartzeko baliabideak eta adminis­tra­zioa­ren egitekoa ere ageri dira, ber­tzeak bertze, aipatu proposamenean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun