Etxalarko mendi taldeak urteak daramatza irteerak antolatzen. Orain arte bere izena isilpean bazuen ere, hemendik aitzinera Zapingorri izanen da.
Urte berriarekin batera, proiektu berriak martxan ditu mendi taldeak. Lorpen galtzerdi fabrikak galtzerdi gorriak diseinatu ditu taldearentzat. Hala, hurrengo irteeran, San Antonen, etxalartar mendizaleak galtzerdi gorriekin ikusiko ditugu.