Igande honetan abiatu da Erreka elkarteak bederatzigarren pilota txapelketa. Gripearen ondorioz, zenbait partida jokatu gabe gelditu baziren ere, gehientsuenak jokatu ziren.
Benjaminak Legasan
Legasan, benjamin mailan, Villanueva eta Lekuberriak 18 eta 4 irabazi zieten Loiarte eta Yanciri; Izeta eta Izetak 18 eta 11 Telletxea eta Lizardiri; Lertxundi eta Egurenek 18 eta 8 Lasa eta Gorostidiri; Mendiburu eta Albisuk 18 eta 11 Alzelai eta Arozenari; Apezetxea eta Apezetxeak 18 eta 5 Erostarbe eta Etxeberriari; Tapiador eta Gabilondok 18 eta 8 Olazabal eta Iruretagoienari; Irurita eta Goñik 18 eta 11 Garmendia eta Lasari eta Oskoz eta Zuairanek 18 eta eta 2 Urruzola eta Etxezarretari.
Alebinak Iruritan
Iruritan, alebin mailan, Ugalde eta Etxeberriak 18 eta 4 irabazi zieten Bakedano eta Elizalderi; Olaetxea eta Nazabalek 18 eta 10 Tormo eta Ugartemendiari; Eltzaurdia eta Canterok 18 eta 5 Agirre eta Jauregiri; Salaberria eta Albisuk 18 eta 16 Mata eta Espinal-i; Aiestak eta Alvarez de Ulatek 18 eta 5 Otxoa eta Mauleon-i; Aistaran eta Orbegozok 18 eta 11 Maia eta Berazari; Garro eta Albisuk 18 eta 8 Erroz eta Etxeberriari eta Zubizarreta eta Salaberriak 18 eta 2 Iriarte eta Arizmendiri.
Infantilak Beran
Beran, infantil mailan, Bakaikoa eta Fernandezek 18 eta 2 irabazi zieten Aizpuru eta Illarramendiri; Erandia eta Erauntzetamurgilek 18 eta 14 Fernandez eta Otermin-i; Aizpuru eta Zubiaurrek eta Irizar eta Garmendiak zuzenean aitzinera eginen dute, gripearen ondorioz ez baitzuten kontrarioek jokatzeri izan; Andueza eta Ansotegik 18 eta 7 irabazi zieten Anduaga eta Landari; Maiora eta Arregik 18 eta 6 Inda eta Zozaiari; Eseberri eta Bidaurretak 18 eta 2 Sarasola eta Mendizabal-i eta Maritorena eta Palenzuelak 18 eta 10 Rodriguez eta Mindegiari.
Kadeteak Lesakan
Kadetetan, Lesakan jokatu ziren partidak. Garaio eta Izkuek aitzinera eginen dute, kontrarioak azaldu ez zirelako. Alberdi eta Imazek 18 eta 9 irabazi zieten Zamora eta Santesteban-i; Larunbe eta Sarasak 18 eta 11 Malaxetxeberria eta Legarrari; Mugika eta Iruretagoienak 18 eta 4 Azpiroz eta Arzalluz-i; Olarra eta Arangurenek 18 eta 10 Lizarralde eta Zalduari; Ormazabal eta Erasunek 18 eta 10 Alkasena eta Mendiri; Calleja eta Bereinkuak 18 eta 9 Altuna eta Lujanbio II.ari eta Telletxea eta Aburuzak 18 eta 4 Lezaun anaiei.
Jubenilak Donezteben
Jubeniletan, igande goizean jokatu ziren partidak Donezteben. Maia-Lasak eta Lerena-Redinek zuzenean aitzinera eginen dute, kontrarioek ez baitzuten jokatzerik izan. Imaz eta Lizasok 18 eta 7 irabazi zieten Huegun eta Milan-i; Juanena eta Ramosek 18 eta 6 Zuñiga eta Eskiroz-i; Ansa eta Otamendik 18 eta 8 Jaurena eta Cordon-i; Murgiondo eta Lopez de Zubiriak 18 eta 8 Eizmendi eta Zabalari; Sarasti eta Imazek 18 eta 11 Garjon eta De la Fuenteri eta lehiarik estuenean, Aristimuñok eta Beolak 18 eta 17 Lumbreras eta Suberori.
Elite eta sub-22 mailakoak asteazkenean
Donezteben eta Beran Gazteenen kategoriak igandean abiatu baziren, bi kategoria nagusietan urtarrilaren 12an abiatuko da txapelketa. Asteazken arratsaldeko 17:00etan Doneztebeko pilotalekuan elite mailakoak ariko dira. Buruz Gaingo Esain eta Errekako Joseba Madariaga, Gure Txokoako Bilbao eta Mitxelenaren kontra ariko dira lehenik. Gero, Etxeberri eta Alberdi, Tolosako Belloso eta Jauregiren kontra; Ozkarbiko Larrañaga eta Huarte Arakilgo Gorriti, Senperena eta Telletxearen kontra; iazko txapeldunek, Lesakako Irigoien eta Leitzako Iparragirrek Esnal eta Uzkudunen kontra jokatuko dute; elite mailako lehen jardunaldiko gainerako partidak urtarrilaren 19an, 17:00etatik aitzinera jokatuko dira: Leitzako Ibai Bengoetxea era Huarteko Linzoain, Oberenako Mikel eta Azanzaren kontra; Antzuolako Mendizabal eta Amezketako Arzeluz, Titin III.eko Mendoza eta Peñasen kontra; Usurbilgo Mendinueta eta Altuna, Errekako Imanol Mitxelena eta Lezamako Zabalaren kontra eta Galdakaoko Uriarte eta Ajuria Txarutako Urdaniz eta Arraztoaren kontra.
22 urtez beheitikoak Beran
Urtarrilaren 12an, asteazken arratsaldeko 17:00etan, Berako Eztegaran 22 urtez beheitikoak hasiko dira.
Lehen partidan, Titin IIIeko Oskar eta Lukas, Intxurreko Urretabizkaia eta Zabalaren kontra ariko dira; Txukuko Domaica eta Errekako Juanena, Irurtzungo Barberena eta Loidiren kontra; Errekako Oronoz eta Irurtzungo Pazos, Huarteko Loban eta Iraizotzen kontra eta Usurbilgo Santxo eta Urruzola, Pilotajaukuko Lopez eta Alustizaren kontra; Sub-22 kategoriako lehen jardunaldia urtarrilaren 19an osatuko da Beran. Errenteriako Zangitu eta Arzadun, Munitibarko Urionabarrenetxea eta Iturriagaren kontra ariko dira; Intxurreko Alonso eta Esnaola, Andoaingo Irastorza eta Etxeberriaren kontra; Aldabideko Ezkurdia eta Errekako Mindegia, Titin III.eko Patxi eta Artolaren kontra eta Oberenako Soto eta Ultzamako Eugi, Oiarpeko Agirrezabala eta Irastorzaren kontra.