Amalia Arretxea doneztebarrak ehun urte bete ditu Elizondoko erresidentzian

TTIPI TTAPA 2011ko urt. 11a, 11:18

Amalia Arretxeak gustora jaso zituen bixitak bere mendeurreneko egunean. Juan Mari Ondikol

Baztango udal agintarien, senide, lagunen eta erresidentziako langileen babesa jaso zuen

Amalia Arretxea Carrion doneztebarrak ehun urte bete zituen urtarrilaren 10ean Elizondoko Francisco Joaquin Iriarte erresidentzian. Bere mendeurrena ospatzeko erresidentziako langileen, senideen eta Baztango udal ordezkarien babesa izan zuen Amaliak. Izan ere, Santi Aldako Baztango alkateordeak eta Lander Santamaria zinegotziak lore-xorta oparitu zioten.

Amalia Arretxea, 97 urte dituen Clarita ahizparekin bizi da erresidentzian. Ezkongabea izanik seme-alabarik ez badu ere, Amaliaren ahizpen bidez izan dituen senitartekoen bixita ere jaso zuen, tartean Arantxa Catalan, Merche eta Arantxa Illunbe Arretxea eta Amaiur Tejero Catalan iloba eta ahizpen bilobena edo Legasako Aurora Arretxea lagunarena.

Denek Zorionak Zuri kantatu zioten ehun urterekin ere bere burua gobernatzeko gai den Amalia Arretxeari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun