50 bizilagun irabazi zituen eskualdeak 2009. urtean

TTIPI TTAPA 2011ko urtarrilaren 11

Bortzirietako herri guzietan goiti egin du populazioak. Artxiboko argazkia

Eskualdeka, Bortziriak eta Malerrekak goiti egin zuten, Leitzaldea berdin mantendu zen eta Baztanaldeak beheiti egin zuen

Ttipi-ttapa aldizkariak Nafarroan hartzen duen eskualdeak 26.932 bizilagun zituen 2010eko urtarrilaren 1ean, urtebete lehenago baino 50 gehiago. Halaxe ageri da udal erroldaren datuen arabera.

Ttipi-ttapa aldizkariak Nafarroan hartzen duen eskualdeak 26.932 bizilagun zituen 2010eko urtarrilaren 1ean, urtebete lehenago baino 50 gehiago. Halaxe ageri da udal erroldaren datuen arabera.

 

Eskualdeka

Eskualdeka, Baztan eta Urdazubi-Zugarramurdi aldean 59 bizilagunetan beheiti egin du bizilagun kopuruak, udalerri guzietan beheiti egin baitu. Bortzirietan, aldiz, herri guzietan goiti egin du eta 66 bizilagun gehiago dira. Malerreka eta Bertizarana aldean gorabehera handiagoak dira. Donezteben eta Sunbillan 52 bizilagun gehiago daude (Doneztebe da portzenataian gehien irabazi duena, kasik %2,5) eta Bertizaranan 2 gehiago. Herri ttikiagoetan denetarik izan da eta batzuk goiti eta bertzeek beheiti egin dute. Leitzaldean berdin mantentzen da populazioa, baina Leitzak bakarrik egin du goiti, Areso berdin mantentzen da eta Goizuetan eta Aranon beheiti egin du bizilagun kopuruak. Arano da, gainera, portzentai handiena galdu duena, urtebetean bizilagunen kasik %9.

Ondoko koadroan ageri dira 2009 eta 2010eko datuak herriz herri, baita herri bakoitzean izandako gorabeheraren portzentaia ere.

Udalerria 2010 2009 Aldaketa %
ARANO 122 134 -12 -8,96
ARANTZA 647 641 +6 +0,94
ARESO 277 277 0 0
BAZTAN 8.081 8.127 -46 -0,57
BEINTZA-LABAIEN 249 253 -4 -1,58
BERA 3.730 3.691 +39 +1,06
BERTIZARANA 647 645 +2 +0,31
DONAMARIA 438 433 +5 +1,15
DONEZTEBE 1.688 1.647 +41 +2,49
ELGORRIAGA 221 224 -3 -1,34
ERATSUN 159 165 -6 -3,64
ETXALAR 827 823 +4 +0,49
EZKURRA 163 169 -6 -3,55
GOIZUETA 778 780 -2 -0,26
IGANTZI 632 629 +3 +0,48
ITUREN 502 497 +5 +1,01
LEITZA 2.934 2.920 +14 +0,48
LESAKA 2.822 2.808 +14 +0,5
OIZ 151 149 +2 +1,34
SALDIAS 116 119 -3 -2,52
SUNBILLA 670 659 +11 +1,67
URDAZUBI 361 368 -7 -1,9
URROZ 190 191 -1 -0,52
ZUBIETA 315 315 0 0
ZUGARRAMURDI 212 218 -6 -2,75
ESKUALDEA 26.932 26.882 +50 +0,18

 

 

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun