Bidasoko Bide Berdearen bloga aurkeztu du Bertizko Partzuergoak

TTIPI TTAPA 2011ko urtarrilaren 12a

Jendeak interesez ikusi zuen blog berriaren aurkezpena. Utzitako argazkia

Urtarrilaren 11n egin zen ekitaldia Lesakako Ekaitza ostatu-hostalean

Bertizko Partzuergo Turistikoak, Bidasoko bide berdearen kudeatzaileak, eskualdeko azpiegitura bultzatzen lagundu nahirik, ekimen berri bat jarri du martxan: Bidasoko bide berdearen bloga. Urtarrilaren 11n, astearte arratsaldean egin zen aurkezpena Lesakako Ekaitza ostatu-hostalean, Bertizko Partzuergo turistikoan bazkidetutako establezimenduan.

Bertizko Partzuergo Turistikoak, Bidasoko bide berdearen kudeatzaileak, eskualdeko azpiegitura bultzatzen lagundu nahirik, ekimen berri bat jarri du martxan: Bidasoko bide berdearen bloga.

Urtarrilaren 11n, astearte arratsaldean egin zen aurkezpena Lesakako Ekaitza ostatu-hostalean, Bertizko Partzuergo turistikoan bazkidetutako establezimenduan. Aipatu behar da establezimendu honek informazio turistikoaren zabalkundean lan haundia egiten duela, zonaldeko entitate turistikoarekin elkarlanean, eta gainera, Bidasoko bide berdeari buruzko material aunitz bildu duela. Bere baliabideak aprobetxatuz, Partzuergoko kudeatzaileak, Izaskun Goñik, www.viaverdebidasoa.wordpress.com bloga aurkeztu zuen.

Bidasoko Bide Berdea, baliabide turistiko garrantzitsu bat izateaz gain, Baztan-Bidasoko biztanleen zerbitzura dagoen azpiegitura bat da: zenbait herri komunikatzen ditu bata bertzearekin modu alternatibo eta jasangarri batean, haurrei, herri batetik bestera era autonomo batean joateko aukera ematen dio, aisialdirako eremu bat da eta kirola egiteko ere balio du: oinez ibili, lasterka egin edo bizikletan ibiltzeko.

Blogak ere, ikuspegi bikoitza du: turistarentzat informazio euskarri bat da, baina blog bat izanik, bisitariak bere esperientziak eta komentarioak idatzi ditzake. Era berean, ohiko erabiltzaileentzat, zonaldekoentzat, tresna bat da bloga, berdin erabili ahal izango dutelarik, bai informatzeko eta baita beraien iritziak uzteko ere.

www.consorciobertiz.org webgunean, atal bat dago Bidasoko bide berdeari buruz. Blogak eransten duena informazioa partekatzeko aukera da.

 

Bidasoko Bide Berdearen Lagunen Elkartea

Jendearen parte-hartzea bultzatzeko, Partzuergoak, Bidasoko bide berdearen lagunen elkartearen sorrera proposatzen du. Elkarte hau, bide berdearen erabiltzaileak diren zonaldeko biztanleekin osatua egonen da, bide berdea balioesten duten pertsonekin, eta bide berdearekin kontaktuan dagoen edozein pertsonekin; gehien bat bide berdeak martxa ona eduki dezan lagundu nahi dutenekin, bidean dauden kalte eta akatsak abisatuz, antolatzen diren ekimenetan parte hartuz… Partzuergoak, kirol materialarekin sarituko ditu blogan idazten duten bidearen lagunak edota moduren batean bidearen funtzionamendu onean inplikatu eta parte hartzen dutenak.

Bidasoko bide berdearen blogaren bitartez, informazioa eskeiniko da zerbitzu turistikoei buruz eta bide berdearekin erlazionatuta daudenei buruz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun