Txapamendi ekimenak segida izanen du urtarrilean ere

TTIPI TTAPA 2011ko urtarrilaren 10a

Azaroaren 6an egin zuten Txapamendi ekimenaren aurkezpena Elizondoko Gaztetxean. Utzitako argazkia

Eskualdeko gazte independentistek antolatutako solasaldien azken eguna hilaren 29an izanen da Aitzarotzen

Gure eskualdeko gazte independentistek “gaur egun gazteon artean daukagun pasibotasuna eta kritikotasun faltari aurre egiteko” martxan jarritako Txapamendi ekimenak segida izanen du aurten ere. Ekimen berri honen izenari eta leloari erreparatuz “Ez txapatu burua eta txapak entzunez formatu” garbi gelditzen da zein den bere helburua: Nafarroako mendialdeko gazteei formakuntza jardunaldi batzuk eskeintzea. Saio hauetan, gazte problematika eta herri problematikaren inguruko gai ezberdinak lantzen ari dira, joan den urteko azaroan hasita eta aurten ere segida izanen du, urtarrilaren 29an Aizarotzen ospatuko den Txapamendiren azken egunera arte.

Baztan-Bidasoaz gain Leitzaldea, Goizueta, Ultzama eta Basaburuan barrena antolatutako egunetan hitzaldi, tailer eta eztabaidez gain aisirako ekintzak aurki daitezke Formakuntzaz gain, inguruko gazteak elkar ezagutu eta ongi pasatzeko aukera izaten ari dira. Txapa hitzari konnotazio txarra kendu eta partehartzaileak gustura egon daitezen, bertso-afari, luntx, kontzertu eta sospresa ezberdinak topatuko dituzte partehartzaileek.

Jardunaldiei buruzko informazioa karteletan dago. Hala ere, www.txapamendi.tk atarian karteletako informazioaz gain, jardunaldi bakoitzari dagozkion berezitasunak aurki daitezke, baita landutako gaien inguruko material edo informazio gehiago ere.

Aipatu bezala, joan den azaroan eta abenduan, tailerrez gain, bertso-afariak eta sozioekonomia, feminismoa, komunikazioa eta teknologia berriak, Aroztegia eta gero zer edo Euskal Herria errepresioaren jo puntu bezalako solasaldiak eskaini dira Elizondon, Beran, Leitzan, Iturenen, Goizuetan eta Arantzan.

Urtarrilean ere solasaldiak…

Larunbat honetan, urtarrilaren 15ean, “Brigadistak: Venezuela” solasaldia eskainiko da Elizondok Gaztetxean 19:00etan eta urtarrilaren 22an, Palestinari buruzko solasaldia izanen da 19:00etan Lesakako Arrano elkartean eta ondotik afaria.

Eta hondar eguna Aizarotzen

Azkenik, arestian aipatu bezala, txapamendiren azken eguna urtarrilaren 29an ospatuko da Aizarotzen. Bertan, Nafarroako historiari begirada bat emanen diote goizean eta bazkalondotik etorkizuneko Euskal Estatuaren inguruan eztabaidatu eta gero, besta giroan murgildu eta sekulako parrandaz gozatzeko aukera izanen da, break dance, afaria eta kontzertuekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun