Eguberrietako atsedenaldiaren ondotik berriz ere lanari ekinen diote eskualdeko futbol eta areto-futbol taldeek. Beti Gazteko jubenilak, erraterako, Errege Egunez ekin diote igoera faseari eta asteburuan bertze horrenbertze eginen dute Erregionaleko lehen mailako Gure Txokoak eta kadeteen lehen mailako Beti Gaztek. Bertze talde batzuk Kopan hasiko dira eta gainerakoek ligan segituko dute. Alebin mailan, futbol-7an, derbia jokatuko dute Doneztebek eta Baztan Bk. Eskubaloian, Baztango KTko emakumeek bakarrik jokatuko dute partida Palentzian.
Hauek izanen dira asteburuko partidak:
FUTBOLA
Nafarroako Preferente mailan
CD Etxarri Aranaz - Aurrera KE, larunbatean 15:45ean Etxarri Aranazen.
Gipuzkoako Gorengoen mailan
Ostadar - Beti Gazte, larunbatean 17:15ean Lasarte Oriako Michelin zelaian.
Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailako igoera fasean
Gure Txokoa – Martutene B, larunbatean 17:30ean Berako Matzadan.
Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailako kopan
Beti Gazte B – Union Txiki Touring, igandean 16:00etan Mastegin.
Nafarroako Erregionaleko lehen mailan
Baztan – SD Alsasua, igandean 16:00etan Elizondoko Giltxaurdin.
Doneztebe FT – Itaroa Huarte, larunbatean 18:30ean Huarteko Aretan.
Gipuzkoako jubenilen lehen mailako igoera fasean, Errege Egunean jokatutako partidan
Vasconia 1 - Beti Gazte 1 (Fernando Etxegarai)
Gipuzkoako jubenilen lehen mailako kopan
Mariño B - Gure Txokoa, Irungo Ugalde zelaian larunbatean 15:30ean.
Nafarroako jubenilen lehen mailan
UD Mutilvera – Baztan, larunbatean 11:30ean Mutiloabeitin.
Nafarroako jubenilen bigarren mailan
Aoiz – Doneztebe, larunbatean 12:00etan Agoizko eskolan.
Aurrera – San Fermin Ikastola, larunbatean 15:45ean Leitzako Arkiskilen.
Gipuzkoako kadeteen lehen mailako igoera fasean
Beti Gazte – Tolosa B, larunbatean 17:30ean Lesakako Mastegin.
Gipuzkoako kadeteen lehen mailako kopan
Real Union B - Gure Txokoa, larunbatean 11:30ean Irungo Gal zelaian.
Nafarroako kadeteen bigarren mailan
UCD Burlades A – Doneztebe, larunbatean 18:00etan Erripagainan.
JD San Jorge – Baztan, larunbatean 17:45ean San Jorgen.
Gipuzkoako infantilen partehartze mailan
Dunboa Eguzki B – Gure Txokoa, larunbatean 11:00etan Irungo San Jose Obrero zelaian.
Nafarroako infantilen lehen mailan
Beti Gazte – CD Etxarri Aranaz, larunbatean 16:00etan Lesakako Mastegin.
Doneztebe – UD Mutilvera, larunbatean 10:30ean Taxoaren.
Baztan – CD San Cernin, igandean 11:00etan Elizondoko Giltxaurdin.
Nafarroako infantilen bigarren mailan
CD Iruña A – Doneztebe, larunbatean 12:45ean Paternainen.
Nafarroako Emakumezkoen Liga
C.A. Marcilla Aurora – Doneztebe, larunbatean 15:45ean Martzillan.
Nafarroako neska kadeteak futbol-7
Beti Gazte A – Marcilla Aurora, larunbatean 12:00etan Lesakako Mastegin.
CD Zarramonza - Beti Gazte B, larunbatean 12:00etan Arronizen.
Nafarroako Futbol-7 alebinak
Baztan A – Burlades B, larunbatean 11:00etan Elizondoko Giltxaurdin.
Doneztebe - Baztan B, larunbatean 12:00etan Donezteben.
ARETO-FUTBOLA
Gipuzkoako 2. Mailan
Gure Txokoa – Donosala, ortziralean 20:45ean Berako Toki-Ona kiroldegian.
Gipuzkoako 3. Mailan
Umore Ona – Hirukide Barrantol, ostiralean 20:30ean Goizuetako eskoletan.
Nafarroako Emakumezkoen Ligan
Aurrera – Aldabide, larunbatean 16:30ean Leitzako kiroldegian.
Mutiko infantilak
San Juan A – Aurrera, Iruñeko San Juanen larunbatean 11:00etan.
ESKUBALOIA
Emakumezkoen Ohorezko Maila Zilarra
El Serron BM Palencia - Baztango KT, larunbatean 18:00etan Palentziako Pabellon Sur kiroldegian.