Urtarrilaren 4an Doneztebeko Udaletxe inguruan zebilen jendean ezusteko ederra topatu zuen. Hain zuzen, putrea ikusteko aukera izan zuten eta batzuk jatera ere eman zioten, ondoko harategitik haragia eramanda. Ingurumen departamentuko guarda batek harrapatu eta Askin mendira libratu zuen. Putreak 8 kilo inguru zituen eta guarden arabera, “seguruenik gosetua zegoen”. Ez da putreak inguru honetako herriguneetara hurbiltzen direla, duela aste batzuk Arraiozen ere izan baitzen. Baina orduan, putre gaztea zela aipatu zuten adituek eta Doneztebekoak bi urte inguru omen zituen.