Urte berriko lehen jardunaldia izan da eskualdeko futbol talde gehienentzat eta orokorrean emaitza onak eskuratu dituzte. Nafarroako Preferenten Leitzako Aurrerak gelde egin zuen, baina Gipuzkoakoan Beti Gaztek garaipena lortu zuen Lasarten eta lidergoa sendotu egin dute lesakarrek, bigarren sailkatuari lau puntuko aldea ateratzen baitiote orain. Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailako igoera fasea berdinketarekin hasi zuen Berako Gure Txokoak eta kopan garaipena lortu zuen Beti Gazteko bigarren taldeak. Nafarroako Erregionaleko lehen mailan, garaipena lortu zuten Baztanek (hirugarrenak dira sailkapenean, bigarrenarekin berdinduak) eta Doneztebek.
Eskubaloian ere, jardunaldiko partida bakarrean, garaipena lortu zuen BKT emakumeen taldeak Palentzian.
Hauek izan dira asteburuko emaitzak:
FUTBOLA
Nafarroako Preferente mailan
CD Etxarri Aranaz 2 - Aurrera KE 1 (Olleta)
Gipuzkoako Gorengoen mailan
Ostadar 1 - Beti Gazte 2 (Ander Maia eta Ibai Mitxelena)
Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailako igoera fasean
Gure Txokoa 2 (Jokin Iantzi eta Jon Irazoki “Bilbo”) – Martutene B 2
Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailako kopan
Beti Gazte B 1 (Asier Biurrarena) – Union Txiki Touring 0
Nafarroako Erregionaleko lehen mailan
Baztan 2 (Lizartza eta Mota) – SD Alsasua 1
Doneztebe FT 3 (Jon Apeztegiak 2 eta Aitor Bertiz) – Itaroa Huarte 0
Gipuzkoako jubenilen lehen mailako igoera fasean
Vasconia 1 - Beti Gazte 1 (Fernando Etxegarai)
Gipuzkoako jubenilen lehen mailako kopan
Mariño B 1 - Gure Txokoa 3 (Julen Errandonea eta Ruben Pedrosa 2)
Nafarroako jubenilen lehen mailan
UD Mutilvera 5 – Baztan 0
Nafarroako jubenilen bigarren mailan
Aoiz 2 – Doneztebe 1 (Andoni San Martin)
Aurrera 2 – San Fermin Ikastola 0
Gipuzkoako kadeteen lehen mailako igoera fasean
Beti Gazte 4 (Koldo Ordax 2, Unai Zamorano eta Unai Telletxea) – Tolosa B 1
Gipuzkoako kadeteen lehen mailako kopan
Real Union B 1 - Gure Txokoa 0
Nafarroako kadeteen bigarren mailan
UCD Burlades A 2 – Doneztebe 0
JD San Jorge – Baztan
Gipuzkoako infantilen partehartze mailan
Dunboa Eguzki B 0 – Gure Txokoa 0
Nafarroako infantilen lehen mailan
Beti Gazte 3 (Kevin Alogo, Asier Sanchez eta Martin Etxegarai) – CD Etxarri Aranaz 1
Doneztebe 3 (Mikel Retegik 3) – UD Mutilvera 2
Baztan – CD San Cernin
Nafarroako infantilen bigarren mailan
CD Iruña A 4 – Doneztebe 0
Nafarroako Emakumezkoen Liga
C.A. Marcilla Aurora 10 – Doneztebe 0
Nafarroako neska kadeteak futbol-7
Beti Gazte A 0 – Marcilla Aurora 5
CD Zarramonza 10 - Beti Gazte B 0
Nafarroako Futbol-7 alebinak
Baztan A – Burlades B
Doneztebe 1 (Iñigo Belarra) - Baztan B 3
ARETO-FUTBOLA
Gipuzkoako 2. Mailan
Gure Txokoa 2 (Eduardo Etxebeste eta Rafa Criado) – Donosala 2
Gipuzkoako 3. Mailan
Umore Ona 2 (Pablo Miranda eta Beñat Lekuona) – Hirukide Barrantol 1
ESKUBALOIA
Emakumezkoen Ohorezko Maila Zilarra
El Serron BM Palencia 32 - Baztango KT 39