Errekako eskuz binakako IX. pilota txapelketa igande honetan hasiko da

TTIPI TTAPA 2011ko urtarrilaren 5a

Berriz ere hainbat pilotari ikusteko aukera izanen da Errekako pilota txapelketan. Artxibokoa

Kategoria ttikienetakoak hasiko dira herri ezberdinetan eta sub-22 eta elite mailakoak urtarrilaren 12an hasiko dira

Igande honetan, hilak 9, emanen zaio hasiera aurten bederatzigarren urtez antolatu den eskuz binakako Malerrekako Pilota Txapelketari. Zazpi mailatan, 192 bikotek parte hartuko dute.

Igande honetan, hilak 9, emanen zaio hasiera aurten bederatzigarren urtez antolatu den eskuz binakako Malerrekako Pilota Txapelketari. Zazpi mailatan, 192 bikotek parte hartuko dute.

Benjaminetan 24 bikote ariko dira eta asteburu honetan hasita, igande goizeko 09:30etik aitzinera Legasako frontoian jokatuko dira partidak. Alebinetan 32 bikote ariko dira eta asteburu honetan hasita, igande goizeko 09:30ean hasita Iruritan izanen dira partidak. Infantiletan, kadeteetan eta jubeniletan ere bertze 32na bikote ariko dira. Igande honetan hasiko dira partidak eta infantilenak Beran 09:30etik aitzinera, kadeteenak Lesakan 09:00etatik aitzinera eta jubenilenak Donezteben jokatuko dira igande goizeko 09:00etan hasita.

22 urtez azpiko eta elite mailakoen partidak urtarrilaren 12an hasita, asteazkenetan jokatuko dira, arratsaldeko 17:00etatik aitzinera, Beran 22 urtez beheitikoenak eta Donezteben elitekoenak. 22 urtez azpikoetan 24 bikote ariko dira eta 16 elite mailakoetan.

Finalak otsailaren 26an jokatuko dira Doneztebeko pilotalekuan, goiz eta arratsaldez. Errekako bigarren mailako pilota txapelketaren finalak, berriz, otsailaren 25ean izanen dira.

 

Euskadiko Ligan

Bertze aldetik, Errekako pilotariak Euskadiko Ligan ere ari dira.

Urtarrilaren 5ean, asteazken arratsaldeko 19:30ean Doneztebeko frontoian ariko da Errekako Beñat Oronoz lesakarra, Munitibarko Lea Ibarra Motrollo taldeko ordezkariaren kontra, 22 urtez beheitiko buruz buruko kategorian.

Urtarrilaren 8an, larunbat arratsaldeko 16:00etan Beñat Oronoz bera Txarutako ordezkariaren kontra ariko da Iruritako Aranabia pilotalekuan. Egun berean, goizeko 11:00etan Doneztebeko pilotalekuan binaka ariko dira Errekako Ariz Juanenea saldiastarra eta Mikel Mindegia arraioztarra, Oberenako Etxaide eta Artuch-en kontra. Larunbat goizeko 11:00etan Etxarri Aranazko frontoian ariko da Errekako Adur Lasa Lizarrako San Miguel taldeko Dani Unanuaren kontra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun