N-121-A errepidean, istripuekin bukatu zen urtea eta istripuekin hasi da 2011 ere

TTIPI TTAPA 2011ko urtarrilaren 3a

Sunbillako bidegurutzean Urteberri egunean istripua izan zuen ibilgailuetako bat. Utzitako argazkia

Sunbillako bidegurutzean auto istripua izan zen larunbatean eta mendizale batek erorka izan zuen Oronozen igandean

N-121A errepidean zaharrak berri. Istripuak izan ziren hizpide 2010 urte osoan eta Urtezahar egunean ere halaxe izan zen, bertze istripu bat. Urte berria ere bide beretik hasi da, lehen egunean istripua izan baitzen Sunbillako bidegurutzean eta Belateko tunelen inguruan.

N-121A errepidean zaharrak berri. Istripuak izan ziren hizpide 2010 urte osoan eta Urtezahar egunean ere halaxe izan zen, bertze istripu bat. Urte berria ere bide beretik hasi da, lehen egunean istripua izan baitzen Sunbillako bidegurutzean eta Belateko tunelen inguruan.

Abenduaren 31n, goizeko 06:15ean, Iruritako 23 urteko neska batek istripua izan zuen N-121-A errepideko 36. Kilometroan, Almandoz parean. Neskak gidatzen zuen autoa bidetik atera eta bidebazterreko hesia jo ondotik, berriz ere errepidera sartu zen eta kontrako norabidean zetorren kamioi baten kontra jo zuen. Bertze auto bat ere bidetik atera zen, kolpea saihestu nahian. Buruko traumatismoa eragin zion istripuak Iruritako neskari eta ez zen bertze zauriturik izan. Suhiltzaileek atera behar izan zuten neska autotik eta anbulantzian eraman zuten ospitalera.

Urtarrilaren 1ean, larunbat goizeko 10:56an N-121A errepidean, Sunbillako bidegurutzean istripua gertatu zen, bi autok elkar jo zutenean eta horietako batek, zuhaitz bat jo zuen ondotik. Azken ibilgailu honetako gidaria, 56 urteko gizasemea, Iruñeko ospitalera eraman behar izan zuten suhiltzaileen anbulantzian, burutik odola baitzerion. Halere, osasun zerbitzuetatik jakinarazi dutenez, bere egoerak ez du larritasunik. Bertze autoa gidatzen zuen emakumeak zerbikaletako mina zuen, baina ez zuten anbulantzian eraman beharrik izan.

Lehenxeago, 10:9 aldera, Belateko tunelen ondoan barazkiak zeramazkin kamioi bat irauli egin zen, baina istripuak ez zuen zauriturik eragin.

Urtarrilaren 2an, igande arratsaldeko 15:44 inguruan, 50 urteko mendizale gipuzkoarra zauritua suertatu da Oronozko Zeberia erreka ondoko ezponda batetik erori ondotik. Argindar zentralaren inguruan izan da gertakaria eta osasun zerbitzuak, suhiltzaileak eta foruzainak bertaratu ziren. Hasiera batean mendizalea Iruñeko ospitalera helikopteroan eramateko asmoa baldin bazuten ere, azkenean, eguraldi kaxkarraren ondorioz, DYAko anbulantzua medikalizatu baten eraman dute. Hainbat kolpez gain, aldaka hautsita eta hipotermia hasiera zituen mendizale gipuzkoarrak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun