BERA:
15 erosketa txartel, bakoitza 100 eurokoa
Iaz egindakoaren bide beretik, Larun Haizpe elkarteko dendetan 100 euroko 15 erosketa txartel zozketatuko dira bezeroen artean. Zozketa urtarrilaren 7an izanen da.
BAZTAN:
fideltasun txartelarekin, 69 sariren zozketa
Fideltasun Txartelen sistema hautatu dute baztandarrek eguberrietako kanpaina dinamizatzeko. Txartelak ilbeltzaren 7an bilduko dituzte eta zozketa 10ean eginen dute. Bertzalde, Bertan elkarteko 2011ko egutegiak ere banatu dituzte egunotan.
DONEZTEBE:
sariz betetako tonbola abenduaren 30ean
Sistema originala hautatu dute Doneztebarrak elkartekoek. Izan ere, egunotan elkarteko bazkide diren dendetan boletoak banatuko dituzte bezeroen artean eta, azaroaren 30ean tonbolaren zozketa eginen da. Bapateko premioak (70 baino gehiago), denda bakoitzaren opariak (30 euro ingurukoak) eta balio handiagoko bertze hainbat banatuko dira tonbolan. Hori bai, sari guzti-guztiak egunean berean banatuko direla adierazi dute antolatzaileek. Hortaz, boleto baten jabe den guztiak hobe du Tonbolara joatea, badaezpada.
LESAKA:
erosketak egiteko 29 orga zozketatu dituzte
Elkarteko partaide den denda bakoitzak sari bat emanen du erosleen artean: erosketak egiteko orga edo karro ttiki bat, produktuz betea. Hortarako, erosketak egiterakoan boletoak banatuko dira eta, gero, errege eguna pasatuta zozketak eginen dira. Gisa honetara, 29 sari eman dira, bazkide diren dendak haina sari.
LEITZA:
osotara 1.800 euro banatuko dira erosketa txarteletan
Kaxkabeltzako kide diren 38 bazkideen artean zozketa antolatu dute aurten. Ilbeltzaren 5ean emanen dira ezagutzera sariak Karrape irratiaren bitartez: 500, 400 eta 300 euroko erosketa bono bana eta beste 6 gehiago 100 eurokoak.