Urteko ohiturari ez diote hutsik egin Doneztebeko Erreka Kirol Elkartekoek. Urtezahar goizean Mendaurrera igotzeko ohitura izaten dute eta urtea akitzeko horixe egin dute. Erran behar da denetarik izan zutela Urtezahar goizean Mendaurreko tontorrean: Lekeitiko neska kuadrila, Alicanten jaio eta San Antonio taldean aritzen den Eloy Gonzalez, Ibai Meoki herritarrarekin eta nola ez, doneztebar pila bat. Ehun mendizale inguru bildu ziren Mendaurren giro izugarrian, eta urte zaharra behar bezala agurtu zuten
164 korrikalari V. San Silvestre lasterketan
Goizean mendi kaxkoan barna ibili ondotik, arratsaldean San Silvestre lasterketak parte hartze marka hautsi du berriz ere 164 korrikalarirekin ( 75 haurretan eta 88 helduetan).
Kategoria nagusietan hauek izan ziren lehen sailkatuak:
GIZONAK
1- Iñigo Arregi 11:14
2- Patxi Irazoki 11:25
3- Santi San Miguel 11:41
4- Iñigo Lasaga 11:59
5- Patxi Pikabea 12:01
6- Fermintxo Oteiza 12:15
7- Iban Zubieta 12:20
8- Beñat Mitxelena 13:04
EMAKUMEAK
1- Maika Ariztegi 13:29
2- Maria Telletxea 14:08
3- Victoria Jadraque 15:15
4- Lorea Aguirre 15:37
Horretaz gain, 20 opari ozketatu ziren partehartzaileen artean eta hortxe izan ziren San Antonioko Ibai Meoki eta Niko Mindegia sariak ematen bere irribarrerik onenarekin.