Errekak kirola egiten akituko du urtea. Abenduaren 31ko goizean Mendaurrera igoko dira, ohitura den bezala. Horretarako 7:30ean geldituko dira Autobus Geltokian. 10:30ean aterako dute taldeko argazkia tontorrean. "Goian urte zaharra behar bezala ospatuko dugu, baina gogoratu mendia denona dela, beraz utzi dezagun dena aurkitu dugun bezain garbi" diote Errekatik.
Arratsaldean Doneztebeko V. San Silvestrea burutuko da. Dakizuen bezala, gero eta indar gehiago hartzen ari da azkeneko urteetan. Guztiz herrikoia da eta joan den urtean 150 korrikalarik parte hartu zuten. 18:00etan 1996. urtean edo beranduago jaiotakoak aterako dira eta zirkuitoari buelta bat emanen diote. Ondoren helduek 4 kilometro laister eginen dute.
Irteera eta helmuga Udaletxe ataritik izanen da eta ibilbide guztia herritik barna izanen da. Garaileentzat sariak eta parte hartzen duten guztiei opari bat emanen zaie eta denen artean zozketak eginen dira. Joan den urteko garaileak Iñigo Arregi eta Teresa Jadraque izan ziren, baina garrantzitsuena korrikalari eta ikusleen artean bizitzen den giro bikaina izaten da.
Eguberrietako saskia Elizondora
Bertze aldetik, Elena Muguiro Altuna elizondarra izan da aurtengoa Saski Paregabea etxera eraman duena. Argazkian bere semeak ageri dira boleto sarituarekin, eta Erreka Elkartearen izenean, Leire Uterga.