Hiru urteko debekuaren ondotik, berriz ere amoarrainak arrantzatzeko aukera izanen da aurten

TTIPI TTAPA 2011ko urtarrilaren 5a

Izokin denboraldian 39 ale arrantzatu ahal izanen dira aurten, iazkoaren bikoitza. Artxibokoa

Halere, arrantzale bakoitzak gehienez bortz egunez egin dezake arrantza

Nafarroako mendialdeko arrantzaleek bi berri batean jaso zuten urtarrilaren 4ean Begoña Sanzberro Nafarroako Gobernuko Ingurumen kontseilariaren ahotik. Berri ona: Hiru urteko debekuaren ondotik berriz ere arrantza egin ahal izanen dela sasoi honetan. Berri txarra, arrantzale bakoitzak gehienez bortz egun izanen dituela arrantza egiteko.

Nafarroako mendialdeko arrantzaleek bi berri batean jaso zuten urtarrilaren 4ean Begoña Sanzberro Nafarroako Gobernuko Ingurumen kontseilariaren ahotik. Berri ona: Hiru urteko debekuaren ondotik berriz ere arrantza egin ahal izanen dela sasoi honetan. Berri txarra, arrantzale bakoitzak gehienez bortz egun izanen dituela arrantza egiteko.

Horretaz gain, hiru urteko debekuaren eraginez, amoarrain kopurua bikoiztu egin dela jakinarazi zuten Nafarroako Gobernuko ordezkariek. 2007an Hektareako 1.635 amoarrain zenbatu zituzten eta 2010ean, Hektareako 3.347 amoarrain. Hain zuzen, maila “normala” kontsideratzen da, kopuru hori 2.000 eta 4.000 amoarrainen artean dagoenean. Aurten, maiatza eta ekainean 27.966 arrantza-pase emanen dituzte Nafarroako mendialdeko erreketan arrantza egiteko. Horietatik 9.724 Baztan-Bidasoalderako izanen dira. Maiatzaren 1etik ekainaren 30era arrantzatu ahal izanen da, asteartetan izan ezik. Beraz, arrantzarako 52 egun izanen dira, baina arrantzale bakoitzak gehienez 5 baimen eskatzen ahal ditu telefonoz edo Internet bidez eta eguneko hiru amoarrain baino gehiago ezin izanen ditu eraman. 20 zentimetro baino guttiago edo 35 zentimetro baino gehiago dituzten amoarrainak errekara bueltatu beharko dira.

 

Kirol arrantza formakuntza Donezteben

Aurtengo bertze berrikuntza bat Doneztebeko kirol arrantza edo heriotz gabeko arrantza eskola izanen da. Doneztebeko Udalak eta Ingurumen Departamentuak sinatutako hitzarmenaren ondorioz, arrantza formakuntza eskola hau Doneztebe zeharkatzen duten hiru erreketan eginen da, Ezkurran, Ezpeluran eta biak elkartuta sortzen den Galbaraialden. Momentuan ez da bertze daturik, baina denboraldia hurbiltzen denean jakinaraziko direla aipatu zuten aurkezpenean.

 

Izokin denboraldia

Izokin denboraldiari dagokionez, 2010ean errekan goiti joan diren izokinak kontuan hartuz (500 inguru), aurten 39 izokin arrantzatzeko baimena emanen da (iaz 20 izokinekin itxi zen denboraldia). Sasoia maiatzaren 1etik uztailaren 17ra arte izanen da, edo bertzenaz, 39garren izokina arrantzatzerakoan itxiko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun