Joan den abenduaren 11n, larunbatean, Berroetako Gure Ametsa Elkarteak rantxera afari bat antolatu zuen. Bertan izan ziren Pantxo Balbuena mexikarra eta Aitor Ibarra Jalisko Bandeko kidea dena. Jende aunitz bildu zen eta giro ederrean mexikanak kantatzeko eta dantzan aritzeko ere aukera izan zen. Euskaraz ere zeozer bazekien mexikarrak. Lehendabiziko aldia izan zen baina arrakasta ikusita seguruenik ez da azkena izanen.
Bertze aldetik, laugarren urtez, sukaldaritza ikastaroa antolatu zuen Gure Ametsa Elkarteak ere. Eguberriko hiru menu berri izenekoa, Donamariko Bentako Lorea Luzuriagak erakutsi zituen bere menuak eta bertan bildu ziren hamar emakumeak arras kontent gelditu ziren ikasitakoarrekin eta , nola ez, dastatu zutenarekin. Urtero bezala, honek ere, arrakasta haundia izan zuen eta heldu den urtean berriz egiteko prest.
Eta akitzeko aipatu Gure Ametsa Elkarteak udaberri aldera V. asteburu kulturala antolatuko duela. Urtero bezala ez da faltako denendako zer egin eta zer ikusi eta nola ez kantan eta dantzan aritzeko aukera ere.