UEMAk eta UEMAko 40 udalek hitzarmena sinatu dute Gipuzkoako Kutxarekin eta Euskadiko Kutxarekin

TTIPI TTAPA 2010eko abenduaren 22a

Sinadura ekitaldia. Utzitako argazkia

Haurrak euskaraz erregistratzearen aldeko mozioa ere onartu dut

UEMAk eta UEMAko 40 udalek hitzarmena sinatu dute Gipuzkoako Kutxarekin eta Euskadiko Kutxarekin.  Hitzarmenaren bidez, bi finantza erakundeek konpromisoa hartu dute UEMAko udalerrietan eskaintzen dituzten komunikazio guztiak euskaraz egiteko. Hitzarmenean, konpromiso zehatzak daude, eta bost urteren buruan osorik betetzea aurreikusten da. Hitzarmen ekitaldia Deban egin dute, udalak eta herriko elkarteek UEMAn sartzeko eskaera egin dutela aprobetxatuz.

UEMAk eta UEMAko 40 udalek hitzarmena sinatu dute Gipuzkoako Kutxarekin eta Euskadiko Kutxarekin Hitzarmenaren bidez, bi finantza erakundeek konpromisoa hartu dute UEMAko udalerrietan eskaintzen dituzten komunikazio guztiak euskaraz egiteko. Hitzarmenean, konpromiso zehatzak daude, eta bost urteren buruan osorik betetzea aurreikusten da. Hitzarmen ekitaldia Deban egin dute, udalak eta herriko elkarteek UEMAn sartzeko eskaera egin dutela aprobetxatuz.

Kutxa biek hartutako konpromiso nagusiak honako hauek dira: langile finko zein aldi baterakoak euskaldunak izatea eta behar bezala prestatuta egotea komunikazioak euskaraz ongi eskaintzeko; bezeroei lehen hitza euskaraz egitea; produktuak kontratatzen direnean eskaintza euskaraz egitea; txartelak euskaraz sortzea kontrakoa erran ezean; euskara erabiltzeko sustapena era desberdinez egitea; publizitate, kartel eta esku orriak euskaraz egotea eta lehentasuna izatea; libreta eta kontuetako idazpenak euskaraz egotea; etab. Bost urtetako iraupena duen hitzarmen honen jarraipena egiteko, urtero helburu zehatzak ezarriko dira eta bilakaera nola doan ikusteko, hizkuntza neurketa zehatza egingo da udal hauetan.

Finantza erakunde en aldetik, hitzarmena Marta Medinabeitia Gipuzkoako Kutxako Mendebaldeko zuzendari komertzialak eta Juan Mari Osteriz Euskadiko Kutxako Gipuzkoa-Kostaldeko Lurraldeko zuzendariak sinatu dute; eta, beste aldetik, Jon Bollar UEMAko lehendakariak eta 40 udaletako ordezkariek, tartean eskualdekoak ere.

 

Haurrak erregistroan euskaraz

Horrez gain, UEMAk haurrak euskaraz erregistratzearen aldeko mozioa ere onartu zuen. Izan ere, gaur egun EAEko 230tik gora bake epaitegitan ezin dira jaioberriak euskaraz erregistratu, eta UEMAk dagokien erakundeei neurriak hartzeko eskatu die, ahalik eta lasterren aspalditik datorren urraketa sistematikoa buka dadin. UEMAk ez ezik, bertze 17 udalek ere onartu dute mozioa, eta hurrengo asteetan beste askok onartzea espero dute. Nabarmentzekoa da Nafarroako UEMAko herrietan aurreratuago daudela kontu horiek: Iruñean ez ezik eremu euskalduneko bake epaitegietan badago haurrak euskaraz erregistratzerik.

Azkenik, UEMAk baren hausnarketa prozesuaren berri eman du, eta iragarri du datorren urteko udaberrian topaketa batzuk egingo dituela, UEMAren aldeko mezua zabaltzeko. Ardatza hizkuntz ekologiaren aldeko diskurtsoa izango da, eta hizkuntza gutxituek bizirik irauteko zer-nolako ingurunea behar duten jorratuko da, nagusiki.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun