Agurtzane Anduetzaren margoak ikusgai daude Senpereko Elkarteen Etxean

TTIPI TTAPA 2010eko abenduaren 21a

Zugarramurdiri buruzko margo erakusketa egin du aurten Anduetzak eta orain Senpereri buruzkoa egiten ari da. TTIPI TTAPA

Abenduaren 22an, asteazken arratsaldean eginen da inaugurazio ekitaldi ofiziala

Agurtzane Anduetza margolari eta eskultore zugarramurdiarraren margo erakusketa zabalik dago Senpereko Elkarteen Etxean abenduaren 17tik 30era, 15:00etatik 19:00etara. “Agur Senpere; Portretak, zubiak, ura, historia eta elezaharra” izenburupean, herriari buruzko hainbat margolan biltzen dira joan den ortziraletik hasita. Halere, inaugurazio ekitaldi ofiziala abenduaren 22an, asteazkenean 18:30ean eginen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun