46 lagun elkartu ziren abenduaren 18an, larunbat arratsean Ulibeltzak Elkartean egin zen kantu zaharren afarian, Joxe Angel akordeoilariaren laguntzarekin. Soinujoleari lagunduz, Angel Mariezkurrena ere aritu zen eta bertze aunitzek ere ahotsa urratu beharrean kantatu zuten.
Giroa hain izan zen ona, jendeak ez zuela presarik izan etxera joateko eta goizaldeko 4ak bitarte hantxe gelditu zen jendea kantari. Hurrengo urtean errepikatzeko moduko saioa izan zela adierazi digute Ulibeltzak Elkarteko zuzendaritza batzordetik.