Kantu zaharren afaria eginen da larunbat honetan Sunbillako Ulibeltzak elkartean

Itxaso ARRIETA 2010eko abenduaren 17a

Urtezahar Egunean ere afaria eginen da elkartean

Ez da kantu zaharren afaria egiten den lehen aldia, baina aurtengoan ere ez du alde batera utzi Ulibeltzak Elkarteak. Larunbat honetan, abenduan 18, eginen da. Menua ere jakinarazi dute antolatzaileek: arrain zopa, redondoa saltsan patata purearekin eta gaztanbara. Edariak, kafea eta kopa barne, guztia 20 eurotan. Astearte honetan akitzekoa zen izena emateko epea, Itturburu ostatuan zegoen zerrendan.

Urtezaharra

Urteari behar bezalako akabera emateko, Urtezahar Egunean ere afaria eginen da. Joan den urtean bezala, Ulibeltzak Elkarteak antolatu du eta hauxe izanen da menua: patea, otarrainxkak, arrain zopa, bakailaozko piper beteak, azpizuna piperrekin, turroia, mahatsa, edariak –txanpaina barne–, kafea eta kopa eta kotiloiko boltsak 40 eurotan. Horrez gain, Agerralde akordeiolariarekin ere dantzaldia izanen da.

Urtezahar Eguneko afarira joan nahi duenak abenduaren 28ra bitartean txartelak Itturburu ostatuan izanen ditu eskura.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun