Seaskako Integrazio Batzordearen alde ikusgarria antolatu du Sarako Zazpiak Bat dantza taldeak iganderako

TTIPI TTAPA 2010eko abenduaren 17a

1970. hamarkadan sortu zenetik, euskal dantza erakastea da Zazpiak Bat elkartearen helburu nagusia. Artxibokoa

Abenduaren 19an, arratsaldeko 18:00etan hasiko da emanaldia kiroldegian

Seaskako Integrazio Batzordearen aldeko ekimen berria antolatu du Sarako Zazpiak Bat dantza taldeak: Oroitzapenetik bidaiarat ikusgarria, hain zuzen. Igande honetan, abenduak 19, ehun bat lagun mugiaraziko ditu jaialdi honek kiroldegian. 18:00etan hasiko da, eta ondotik, jatekoa eta edatekoa ere egonen da. Sartzea 10 eurokoa izanen da helduentzat eta 6 eurokoa 6-16 urte bitartekoentzat.Sarako Integrazio Batzordeari, alegia, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Xiberuko Ikastolen ahalmen urriko haurren eskolaratzea sustatzeko lanean ari den elkarteari laguntzea da helburua.

Claire Grillard, Zazpiak Bat taldeko arduradunak aipatu digunez, “50 haur ari dira dantzan, 20 nerabe eta 10 neska heldu eta horrez gain, bertze 15 helduk urtero dantza berri bat ikasten dute eta aurtengoan Larrain dantza izan da”. Gainera, txistu eta trikitixa ikastaroak ere antolatzen dituzte, bertzeak bertze.

Antzerkia eta dantza nahasketa

Igandeko ikuskizunari dagokionez, Grillard-en erranetan “antzerkia eta dantza nahasten dituen ordu bat eta erdiko ikusgarri bat da, tarteka bertsu eta kantuak ere izanen dira, dena euskaraz noski”. Hain zuzen, Euskararen Erakunde Publikoak frantses eta gaztelerazko itzulpenetarako 40 kasko ere utzi dizkio Zazpiak Bat taldeari. Ikuskizunaren ondotik, jatekoa eta edatekoa izanen da kiroldegian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun