Eguberrietako kontzertu berezia antolatu du Mendi Abesbatzak abenduaren 17rako

TTIPI TTAPA 2010eko abenduaren 16a

Mendi Abesbatzarekin batera, Doneztebeko musika eskolako ikasleak eta dantzariak eta Donostiko txistulariak ariko dira ortziral arratsean. Artxiboko argazkia

Koruarekin batera, Donostiako txistulari taldea, Agorreta Musika eskolako ikasleak eta dantzariak ariko dira ortziral arratsean elizan

Abenduaren 17an, ortziral arratsaldeko 20:30ean Doneztebeko Elizan kontzertu berezia izanen da. Herri honetako Mendi Abebatzak antolaturik, Abesbatzak, Agorretako Musika Eskolako ikasleek, herriko Dantza Taldeak eta Amaia Iraola eskusoinujole trebeak parte hartuko dute emanaldian, baina horretaz gain, azken urteetan bidelagun izan duten luxuzko partaidea ere bertan izanen da: Donostiako Udaleko Txistulari Taldea.

Abenduaren 17an, ortziral arratsaldeko 20:30ean Doneztebeko Elizan kontzertu berezia izanen da. Herri honetako Mendi Abesbatzak antolaturik, Abesbatzak, Agorretako Musika Eskolako ikasleek, herriko Dantza Taldeak eta Amaia Iraola eskusoinujole trebeak parte hartuko dute emanaldian, baina horretaz gain, azken urteetan bidelagun izan duten luxuzko partaidea ere bertan izanen da: Donostiako Udaleko Txistulari Taldea.

Aurtengo berrikuntza nagusia errepertorioa izanen da, izan ere Gabon Abestiren bat tartean izanen bada ere, ez dute hauek osatuko kontzertuaren muina. Tankera desberdineko hainbat doinu joko dituzte aipatu taldeek batez ere Euskal Foklore nahiz sorkuntza berrikoak, horietako aunitz dantzarako aproposak izanen direlarik.

Guziarekin, emanaldi goxo eta alaia eskaintzea da Mendi Abesbatzaren helburua eta gogoz saiatuko dira partaide guziak hori lortzen.

Mendi Abesbatzak Jon Irazokiren zuzendaritzapean kantatuko du, Jose Ignazio Ansorena izanen da txistulari taldeko zuzendaria eta Amaia San Migel eta Izaro Martin Doneztebeko dantzari taldearen arduradunak.

 

EGITARAUA

TXISTULARIAK:

SYMPHONIE DE NÖELS (Michel-Richard Delalande)

PASTORELA Luis Oharrichena, Jose Ignazio Ansorenaren moldaketa)

FISTUKA (Jose Ignazio Ansorena)

DANTZAK (José Saenz Garmendia, "Pepe Andoain", Txomin Agirregomezkortaren moldaketarekin)

• Auspo jotzailaren ametsa (fandangoa)

• Guria (arin-arina)

• Goiburu (biribilketa) Bakarreko eskusoinua: Amaia Iraola


TXISTULARIAK ETA KORUA:

AGURRA (Hitzak: Isidro Ansorena- Armonizazioa: Jose Luis Ansorena)

PATER NOSTER (Xabier Sarasola, Jose Ignazio Ansorenaren moldaketarekin)

AXURI BELTZA (Javier Busto, Jose Ignazio Ansorenaren moldaketarekin)

AN IRISH BLESSING (J. E. Moore, Jr., Jose Ignazio Ansorenaren moldaketarekin)

MAITIA, NUN ZIRA? (José Uruñuela)

O, HOLY NIGHT (Adolphe Adam)

Bakarrekoak: Mañoli Apeztegia eta Salba Arriola

XALBADORREN HERIOTZEAN (Xabier Lete)

Bakarrekoak: Mañoli Apeztegia eta Salba Arriola

EUSKAL MUSIKAREN GORESPENA (Jose Uruñuela, Txomin Agirregomezkortaren moldaketarekin)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun