Vascuence Legearen 24. urteurrenean hizkuntza politika berria eskatu du Ezker Abertzaleak

TTIPI TTAPA 2010eko abenduaren 16a

Josu Iratzoki, Xanti Kiroga eta Xabier Zabalo, asteazkeneko agerraldian. Utzitako argazkia

Abenduaren 15eko Iruñeko agerraldian Berako eta Leitzako alkateak izan ziren

Vascuencearen Legearen 24. urtemugaren harira ezker abertzaleak agerraldia burutu du abenduaren 15ean Iruñean ofizialtasunaren bidean hizkuntza politika berriaren beharra aldarrikatzeko. Bertan izan dira Xanti Kiroga bozeramailea eta Leitza zein Berako alkate Xabier Zabalo eta Josu Iratzoki.

Vascuencearen Legearen 24. urtemugaren harira ezker abertzaleak agerraldia burutu du abenduaren 15ean Iruñean ofizialtasunaren bidean hizkuntza politika berriaren beharra aldarrikatzeko. Bertan izan dira Xanti Kiroga bozeramailea eta Leitza zein Berako alkate Xabier Zabalo eta Josu Iratzoki.

Bertan adierazi dutenez, “gaur 24 urte dira Vascuencearen Legea indarrean dagoela, 24 urte nafar guztion hizkuntza eskubideak urratuak direla eta 24 urte hauetan Nafarroako Gobernuak (UPN-PSN) lege honetan aurkitu du euskara zokoratzeko eta herritarrak baztertzeko bidea”. Bertzeak bertze zonifikazioaren bidez herritarren hizkuntza-eskubideak mailakatu eta ukatu direla uste du ezker abertzaleak.

Honeri aurre egiteko, Ezker Abertzaleko kideek aipatu dutenez, “Euskal Herri euskalduna nahi dugu. Euskaraz bizi nahi dugu. Euskaldun eleanitzez osatutako nafar jendartea eraiki nahi dugu eta, horretarako, ofizialtasuna dugu lehen urratsa. Nafarroa osoan euskara ofiziala izatea da gure hizkuntzaren berreskurapenerako eta normalizaziorako bide bakarra”. Horretaz gain, belaunaldi berrien euskalduntasuna bermatzea, udalerri euskaldunen garapen iraunkorra bermatzea, administrazio oro, enpresa eta zerbitzu publiko guztiak euskalduntzea, lan esparrua eta bereziki enpresa pribatua euskalduntzeko baliabideak jartzea, hedabideetan eta kultur produkzioan euskara lehenestea eta beharrezkoak diren baliabideak bermatzea dira ezker abertzaleak proposatzen dituen bidearen ardatzak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun