Senpereko errebesta Ibarrungo Inharrean ospatu zuten abenduaren 4an, baina ez dira hor bukatuko urteko sasoin honetako ekitaldiak. Herriko baserri ezagunenak, besta leku baliatuenak, bertze animazioa biziko baitu urtats gauean Ibarrungo gazteria urtats gaua apailatzen ari baita.
Parte hartu nahi dutenek izenak ematekoak ziren eta abenduaren 9tik eta 12ra artean egin behar zen Eskola tabernan. 50 euro ordaindu eta gaualdian parte hartzen ahalko da eta taxiak eramanen ditu etxerat bilduko diren besta egileak.