Olentzero larunbatean etorriko da!

TTIPI TTAPA 2010eko abenduaren 16a

Joanes Garcia

Abenduaren 18an Euskal Herriko ikazkin famatuena menditik jautsiko da hiru eskoletako ikasleekin eta saratarrekin Eguberriak ospatzera. 17:00 aldean Olhain ikastolako haurrek harrera eginen diote eta ondotik plazan ibiliko da musikariek lagundurik. Herriko Etxeak aperitifa eskainiko du arkupeetan eta ikastolako gurasoek gaztainak erreko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun