Bertze urteetan bezala, Eguberrietako marrazki lehiaketa antolatu du aurten ere Turismo Bulegoak. Neska-mutikoek Eguberrietako oporrak hartu aitzinetik bilduko dira lanak eta ondotik, abenduaren 20tik aitzinera erakusgai paratuko dira Turismo Bulegoko ordutegian. Aurkeztutako lanen artean sariak banatuko dira urtarrilean.