Joan den urteko markak gainditu egin ditu urritasuna duten pertsonen laguntzeko aurtengo Telethon ekimenak.
Hazilaren 14an egindako kontzertuan 600 euro inguru bildu ziren, eta abenduaren 3an haurren herri kirol jolasekin eta abenduaren 4an Larrunera upatutako jendearekin bertze 3.300 euro lortu ziren. Guztira, beraz, 3.900 euro. Joan den urtean 70 lagun igo baziren trenez Larrunera, aurten 120k egin zuten; trena beteta joan zen.
Erantzuna ikusita balorazio arras ona egin du Turismo Bulegoak.
DATUA
3.900 EURO bildu dira aurten Telethonarentzat.