%2,15 igo da langabezia eskualdean azaroan

TTIPI TTAPA 2010eko abenduaren 15a

Uda denboraldi kaxkarra izan zen lan arloan eskualdean, ekainetik irailera 121 langabe gehiagok eman bai­tzuten izena Doneztebeko Enplegu Bulegoan. Urrian joera horri buelta eman zitzaion, baina azaroan ere lehengo bidera bueltatu da, 24 langabe gehiagorekin bukatu baita hilabetea eta 1.140 lagun daude lanik gabe. Doneztebeko Enplegu Bulegoaren bitartez 380 kontratu egin ziren azaroan, horietatik 66 mugagabeak. Zerbitzu arloan izan da azaroan langa­been igoerarik handiena, 637tik 660ra. Eraikuntzan ere 143tik 147ra igo da eta indus­trian, aldiz, 250etik 247ra jautsi da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun