Pili Untxalok udal artxiboetatik jasotako berri zaharren arabera, 1687 urtearen aurretik eskola bazen gurean. Juan Domingo de Alduncin maixuari urte horretako urrian bukatzen zitzaion kontratua, eta luzapena eskatu zuen. Ba, horixe egin zuten alkateak, zinpekoek (jurado) eta beste zeinbait herritarrek osatzen zuen juntak: beste lau urtetarako luzatu.