Zenbait urtetako gestio lanaren ondotik, hasi da Vitoriano Iparra Ezkurrako lehenengo landetxea izanen dena eraikitzen. Argazkian ikus daitekeen bezala, oso haundia da, eta dagoen tokia hain ederra izanda, seguru, heldu den urteko udan martxan jarritakoan, jende asko erakarriko duela. Horrez gain, beste bi etxe ere egiten ari dira eta pozgarria da hori, biztanleria igoko den seinale baita. Izan ere, azken 10 urteotan erroldan 50 gutxiago izan baitira. Azken aldian, Portugalgo familia bat ere etorri da, hiru seme-alabekin.