Telletxea-Mariezkurrena familiaren interesari esker, Txomingo aldean dagoen ur arrastoa kanalizatu egin da, eta depositu bat jarri da inguruko etxeak urez hornitu ahal izateko. Egarriarekin dagoen edozein ere joan daiteke aipatutako tokira, eta kanpo aldera duen hoditik ur freskoa edan.