Makien arrastoak aurkitzeko egindako azken ahaleginek ez dute fruiturik eman

Fernando ETXEBERRIA 2010eko abenduaren 15a

Argazkiko koadrila hau aritu zen azaroaren 20an makien arrastoen bila. Fernando Etxeberria

Hiru makien bila aritu dira 15 lagun

Eratsungo Alkote ­bor­­daren ondoan, 1951ean exekutatu ziren hiru makien arrastoak aurkitzeko egin diren azken saia­ke­rek ez dute zalantzarik­ ar­gitu. Helburu horretan aritu ziren azaroaren 20an, Aranzadi Zientzia Elkartekoak eta herritarrak, baina ez zuten ezer lortu.

Herritar ba­tzuen argi­bideei segituz, 09:30 aldera hasi ziren lurra mugi­tzen, eta bi orduko lanen­ ondotik, arrastorik ageri ez zela-eta, hondea­tzai­le makinarekin ekin zioten. Halere, alferrik, ez ba­itzen zorterik izan eta 15:00 aldera, bildutako 15 bat lagunak Ba­rran­ka­ ostatura joan ziren baz­kaltzera.

Duela urte batzuk ere, Aranzadiko kideak ingu­ru ho­rre­tan ibili ziren, eta zenbait he­rritar ere el­ka­rriz­ketatu zituzten. Gero­rako utzi­ zuten kontua. Baina Jose Luis Marti­nez­ Barran­co lei­tza­rra­ren interesari esker eta fusilatutako senitartekoen elkartearen kolaborazioarekin, behar ziren baimenak eta Presidentzia Ministeriotik diru­la­gun­tzak eskuratu ziren.

Emaitzik gabe zalan­tzak areagotu egin dira. Gainera, sor­tzez eratsundarra baina herritik kanpo bizi den batek baieztatu egin du makiak Latargi eremuan lurperatu zirela, baina gerora, he­rriko apaizak gorpuak lu­rretik atera eta hilerrira eraman zituela. Hildakoen oroimenez apaizak hileta elizkizunak egin nahi izan zituela dioenik ere bada, baina agintariek debekatu omen zioten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun