Etxean jan eta kanpoan lan. Lana etxetik hurbil samarrean bilatzea lehen bezain zaila dago. Zahar batzuek diote lan eskasi hau ez dutela behinere ezagutu; hala ere, kontent egoteko motiborik badago, jendea laketzen hasia baita herrian. Joan den hamar urtean, etxe franko berritu dituzte, baita berriak egin ere. Eta denak zerrenda batean paratuz gero, koadro polita gelditzen da. Bakarren bat faltako da, baina irudi bat egiteko balio du.
Berrituak
Azpiko etxea
Joanea
Maxengo borda
Otxonea
Berriak eginak
Argiñeneberria
Goikoetxea
Migeltxonea
Orereta
Horietaz aparte, Joaneko bordaren ondoan etxe bat egiten ari dira; Maxengo bordaren ondoan, beste bat, eta Mikelenea ere berritzen ari dira. Hiru horiek noizbait zerrenda handituko dute, eta, laster, Xunbillenea berritzen hasiko dira; plazan, berriz, prest dute grua edo garabi bat, beste etxe bat egiteko. Hala ere, oraindik, dozenatxoren bat etxe geldituko dira hutsak edo berritzeko premiaz, inork konpontzeko esperoan. Segur aski ez dute askorik esperatu beharko, oraingo haurrek abilidade handia dakarkite-eta etxolak egiten.
Aspaldietan ttikitzen ari zen Saldisa. Ehunen bat lagun izanen ditu, askoz gehiago ez. Eskolan ere, berriro arte, bost mutiko, doi-doia. Baina aurten, neskato bat hasia da Otsontara, eta, ondoko urtean ez bada hurrengoan, beste haur bat hasiko da. Gainera, familia esperoan izan behar dute beste bi emakumek. Beste gainekoan, asteburuetan sumatzen da zainak hemengoak dituztela herritik kanpora bizitzera joan zirenek. Ea herria bizkortzen den denen arte.
DATUA
100 LAGUN inguru bizi dira gaur egun Saldisan.