35.000 bisitaritik gora izan dira aurten Leurtzako urtegietan

Joseba URROTZ 2010eko abenduaren 15a

Abendu hasieran elurtua ikusi genituen Leurtzako bazterrak. Joseba Urrotz

Banaz bertze, 140 lagun izan dira 2010ean urtegietan

Udazkena ailegatu denez, urtero bezala, egin da Leurtzako Aisi Eremuaren denboraldiaren datu bilketa eta hausnarketa.

203 egunez hartu dituzte datuak bertan egon diren zaindariek, eta hortik abiatuta, gainerako 160 egunentzat atera dira kontuak. Ho­rren arabera, aurten Leurtzako urtegietan 35.000 bisitari baino gehiago izan direla ondoriozta daiteke.

Iaz baino 1.500 per­tsona guttiago zenba­tu dira, baina azken urteotako datuen antzera mantentzen da. Beti ere, eguraldiaren arabera aldaketak izaten direla kontuan hartu behar da.

Banaz bertze, eguneko 140 bisitari atera­tzen da, eta ematen du urtean zehar bisitak banatzeko joera finkatzen ari dela. Aipatu, 2009an eguneko 145 lagun pasatu zirela kalkulatu zela, 2008an 120, 2007an 158 eta 2006an 162.

 

Bidea moldatzen

Urroztik Leurtzako urtegietara doan bideko zuloetan –markatuak dagoeneko– konponketak eginen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun