Fermineneko Joxepa Loiartek eta Jesus Santestebanek 50 urte egin zituzten ezkondurik azaroaren 26an, eta Urrezko Ezteiak ez direlako egunero betetzen, azaroaren 28an familia giroan elkartu ziren. Meza izan zuten lehenbizi, joaldun eta txistulariak tartean zirela, eta ondotik, denek elkarrekin bazkaldu zuten. Bost seme-alaba eta dozena bat biloba hazi ditu Fermineneko senar-emateak eta herri guziaren izenean, zorionak.