Abenduaren 3an jokatu zen Doneztebeko Ekaitza ostatuan Malerrekako bertso eskolaren bigarren taldekako lehiaketa eta Bertzi guzik taldean aritu zen Ander Fuentes Itturri herritarra. Iban Garro –Maialen Belarraren ordez– eta Irati Arrietarekin osatu zuen hirukotea eta Iturengo taldearen kontra aritu ziren. Iturendarrek hartu zieten aurre, eta hortaz, eurek izan ziren Bortzirietako Taldekako XII: Bertso Txapelketara sailkatu zirenak.