Malerrekako Gazte Asanbladak antolatutako futbito txapelketan hartu zuten parte herritarrek abenduaren 3an eta 4an Sunbillan. Ez zuten, ordea, zortea aldeko izan eta jokatu zituzten hiru partidetatik bi galdu eta bestea berdindu egin zuten. Dena den, esaten den bezala, parte hartzea da garrantzitsuena.