Gazteguneaz arduratuko diren gurasoen karguak banatu dituzte

Fermin ETXEKOLONEA 2010eko abenduaren 15a

Aste honetan arduradunekin hastekoa zen martxan

Azken orduko aldaketarik ez baldin bada behinik behin, ludotekak edo gazteguneak ateak zabalik izanen ditu. Orain arte gurasoen ardurapean egon dira neska-mutikoak ludotekan, baina astearte honetatik aurrera Txas Esparza eta Ainhoa La­rrearen esku gelditzekoa zen ardura.

Atzeratu egin dena inaugurazio ofiziala izan da. Hasiera batean abenduaren 12an egite­koa zen, baina hilabete hasierako bileretan, egunez alda­tzea erabaki zen. Lerro hauek idaz­terakoan orain­dik ze­haz­­tu gabea zen eguna.

 

Kargu banaketa

Gaztegunearen fun­tzionamenduaz arduratuko diren gurasoen karguak ere banatu dituzte eta honela gelditu dira: Ines Gereka izanen da lehendakaria; Maria Salanueva lehendakariordea, Arantxa Diez diru­zaina eta Txas Esparza idazkari lanetan ariko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun