Eguberriak gainean

Arkaitz MINDEGIA 2010eko abenduaren 15a

Abenduan sartuak gauden honetan, kanpora begiratuz eguraldi txarra ikusten dugu, ho­tza, euria eta mendie­tan elurra. Horrekin ohar­­tzen gara negua lais­ter dugula, baina ate joka ditugunak Eguberriak dira. Eguberrietako opo­rrak hartu aitzinetik, eskolako neska-mutikoak ikuskizun, besta, musika eta algara izanen dute. Baina ez dira horrekin bakarrik geldituko, eskutitzak ida­tziz, Olen­tzero egune­rako Eguberrietako kantak ikasten eta kantatuz hortxe ibiliko baitira.

Beste herrietan bezala, Aurtitzen eta Iture­nen Olentzero etorri baino lehen gaztetxoak he­rriari buelta emanez ibiliko dira Eguberrietako abestiak kantatuz. Gainera, agian Iturenera Olen­tzerok bisita eginen du.

 

Urtezaharra eta errege bezpera

Urtea bapo-bapo afalduz akituko dugu eta 12 mahats janez hasi urte berria. Baina horren ondotik, Erre­ge bezpera bes­ta haundia izaten dugu, bai Iturenen eta Aurti­tzen ere, afari baten buel­tan biltzen baitira denak. Iturengoen kasuan, Ibintza Kultur Taldearen boletoen zozketa ere orduan eginen da. Gauer­dia hurbiltzean, Ituren, Aurtitz eta Zubietan joare soinuak en­tzuten hasiko dira: gazte ala zahar, mutil ala neska, joare soinuak zabaltzen ariko dira lau haizetara.

Eguberriak horrelaxe pasako ditugu gure txoko honetan. Lerro hauen bidez, denei Egube­rri zoriontsuak opa dizkizuegu eta Urteberri On! Ea ez dugun ikatzik oparien artean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun