Dagoeneko salgai daude urtero Ibintza Kultur Taldeak ateratzen dituen boletoak. Jakina denez, urtean osoan, Kultur Egunak, Joaldunen Eguna, dantza ikastaroak, Trinitate Eguneko bazkaria, antzerkiak... ordaintzeko diru iturri bat da izaten da hori.
Lehenengo saria bi lagunendako asteburua izanen da landetxe batean, bigarrena bainuetxean bi lagunendako saioa eta hirugarrena, berriz, bi lagunendako afaria Altxunea erretegian.
Zozketa, ohi bezala, urtarrilaren 5ean, Errege Bezperan, eginen da Iturengo Ostatuan.
Behin zozketa egindakoan, zenbaki sarituak inguruko komunikabideen bidez jakinaraziko dira: TTIPI-TTAPAn, Xaloa telebistan eta Xorroxin Irratian. Zorte on!