Maika Ariztegik bederatzigarrenez jantzi du txapela Euskadiko Txokor-Biltze Txapelketan. Gainera, 2008ko marka gainditu du, bere lana 7 minutu eta 21 segundotan egin baitu. Bertzalde, Euskal Herriko II. Mailako aizkorako finala azaroaren 19an jokatu zen Donezteben. Guztira sei aizkolarik hartu zuten parte eta tartean Ander Erasun aurtiztarrak. Ez zuen garaipena lortzerik izan, eta 26:22an egin zuen bere lana.