Lainoaren Umeak, Zeruaren Koloreak. Halaxe du izena Erreka Kirol Elkartearen ereserkiak. Mikel eta Poti Rekartek egin dute konposizioa, eta hitzak Txomin eta David Mindegia eta Mikel Rekarterenak dira. Konponketak eta partiturak, berriz, Ainhoa Sanz eta Cecilia Otaegik egokitu dituzte. Abestiko ahots nagusia Alberto Zunzarrenena da eta koroan, Xabier Bañares, Pascual Bertiz, Joxe Irigoien, Juan Telletxea, Javiertxo eta Lorena Almandoz, Pablo Elizondo, Ibai Mariezkurrena, Mikel Rekarte, Izaro Martin, Maite Urreaga, Maialen Zamorano, Ainhoa San Miguel eta Maitane Larretxeak parte hartu dute. Musika-tresnen artean, perkusioa (Mikel Rekarte), bibolina (Cecilia Otaegi) eta pianoa (Ainhoa Sanz) entzun daitezke eta grabaketa eta produkzioa Jorge Mariñelarenak egin du. Aitzinerago bertsio animatuagoa eginen dutela ere iragarri dute. Eskubaloi taldeen aurkezpenean –azaroaren 28an– eman zuen Elkarteak ereserkiaren berri. 8 taldetak 140 jokalari ditu Errekak eskubaloian.