Gutti gelditzen da Eguberrietarako eta Olentzeroren bisita eguna ere gainean dago. Dena den, komenigarria izaten da aitzinetik pixka bat prestatzea eta hortaz, ortziral honetan, abenduak 17, 16:00etan entsaioak eginen dira beheitiko eskolan.
Eta Olentzero menditik etorriko den egunean, abenduaren 24an, aldaketa bat izanen da aurtengoan. Orain arte 14:30ean gelditu eta buelta osoa eman izan da. Baina ttikienei itzulia luzeegi egiten zitzaiela eta, 15:30ean ateratzea erabaki da, eta bi taldetan banatuta eginen da herrian barnako itzulia. Beheitiko eskolatik abiatuta, talde batean 9 urtez azpikoak ibiliko dira, eta auzo bat eginen dute. Zaharragoak errepideko auzoan ibiliko dira.
Ondotik, berendua izanen dute Ulibeltzak elkartean eta Olentzerori eskutitza eman eta berarekin argazkia ateratzeko aukera ere orduan izanen dute neska-mutikoek. Trukean Olentzerok opari ttiki bat emanen die.
Maridomingi lehenagotik
Hori baino lehen, abenduaren 22an Maridomingi etorriko da Ulibeltzak Elkartera, 16:00etan.