Kantu zaharren afaria eginen da larunbat honetan Ulibeltzak elkartean

Itxaso ARRIETA 2010eko abenduaren 15a

Urtezahar Egunean ere afaria eginen da elkartean

Ez da kantu zaha­rren­ afaria egiten den lehen aldia, baina aurtengoan ere ez du alde batera utzi Ulibeltzak Elkarteak. Larunbat hone­tan, abenduan 18, eginen da. Menua ere jakinarazi dute antolatzaileek: arrain zopa, redondoa saltsan patata purearekin eta gaz­tan­bara. Edariak, kafea eta kopa barne, guztia 20 eurotan. Astearte honetan akitzekoa zen izena emateko epea, Itturburu ostatuan zegoen ze­rren­dan.

 

Urtezaharra

Urteari behar bezalako akabera emateko, Urtezahar Egunean ere afaria eginen da. Joan den urtean bezala, Ulibeltzak Elkarteak antolatu du eta hauxe izanen da menua: patea, otarrainxkak, arrain zopa, bakailaozko piper beteak, azpizuna pipe­rrekin, turroia, maha­tsa, edariak –txanpaina barne–, kafea eta kopa eta kotiloiko boltsak 40 eurotan. Horrez gain, Age­rralde akordeiolariarekin ere dantzaldia izanen da.

Urtezahar Eguneko afarira joan nahi duenak abenduaren 28ra bitartean txartelak Itturburu ostatuan izanen ditu eskura.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun