Eskola ttikien lehen erantzuna positiboa

Itxaso ARRIETA 2010eko abenduaren 15a

Mikel Gereka

Lehenbiziko aldia izateko, Malerrekako zazpi eskola ttikien bestaren balorazio orokorra «oso positiboa» izan da. Horrela azaldu digu Mikel Gereka Malerrekako eskola ttikietako koordinatzaileak. Beintza-Labaien, Eratsun, Ituren, Legasa, Narbarte, Saldias eta Sunbillako eskoletako 161 ikasle eta 26 irakasleetatik gehienak elkartu ziren azaroaren 26an herrian. Taldetan banatuta, hiru ekin­tza egin zituzten ikasleek: joko fisikoak frontoian, gela barrenean mahai­-jokoetan eta muralak egiten aritu ziren, eta azkenik, Pello Añorga ipuin-kontalariaren saioa ere «zoragarria» izan omen zen. Bazkaria, musika eta txokolatada ere izan zituzten. Topaketaren egin den lehen aldia izan da, eta alde horretatik, hu­rrengoei begira, gauzak hobetu daitezkeelakoan dago Gereka, baina helburua beteta pozik gelditu da erantzunarekin. Aipatzekoa da, azken bizpahiru urteotan esfortzu haundia egin dela Malerrekako eskola ttikiak dinamizatu eta talde bakar gisa funtzionatzeko koordinazio proiektu bat garatzeko, eta hala, ikastur­te honetan, Mikel Gereka da ordu batzuez koordinazio lanetan aritzen dena. Hain zuzen, elkarlan horren emaitzetako bat, azaroaren 26ko besta izan zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun