San Frantzisko Egunarekin ospatu zuten Larraburuan bazkideen eguna. Ohitura den bezala, 80 urtekoen omenaldia egin zen eta aurten omendu bakarra Milagros Indaburu izan zen. Plaka eta lore sorta hartu zituen. Meza 2010ean hildakoen alde izan zen eta ondotik 47 kidek giro ederrean bazkaldu zuten Larraburuan.