Aurtengoa ez da sasoi ona izan usazaleendako, 64 dozena bakarrik harrapatu baitituzte. Honen arrazoia, alde batetik, eguraldiak ez duela batere lagundu eta bertzetik, uso guti eta hagitz altuera handian pasatu direla da. Hala ere, datuek erakusten dutenez, bertze usategietan ere ez dute sasoi ona izan.
Denboraldian hainbat ezbehar gertatu dira eta hauen artean gehien errepikatzen dena, eta kezkagarriena, Trapa (harrizko trepa nagusia) tiroz jo dela da, hiru lagun barrenean zeudenean. Zorionez, ez da zauriturik izan, baina usazaleek neurriak hartzeko eskatuko diote Udalari, berriz horrelakorik ez gertatzeko.
Turistei dagokionez, Laura Elizagoien bisita gidatuen arduradunak balorazio ona egin du, 200 lagun inguruk ezagutu baitituzte Usategiak nahiz eta uso guti ikusteko aukera izan eguraldi txarra medio.
Bertzalde, 3.postuan gelditu dira Etxalarko Usategiak rankinean. Hauek dira inguruko usategien datuak: Napal, 1237 uso; Oskitx, 792 uso; Etxalar, 769 uso; Lantabat, 589 uso; Lanne, 576 uso; Lekunberri, 503 uso; Aldude, 182 uso; Katagorena, 132 uso; Beorlegi, 106 uso eta Sara, 34 uso.
Urteroko ohitura den bezala, aurten Pirinioetako sareko usategi guztien bazkaria Saran egin zen abenduaren 4an.