Mendiaren Eguna ospatuko du abenduaren 18an Doneztebeko Errekak

TTIPI TTAPA 2010eko abenduaren 15a

Errekako mendizaleek Ekuadorko Chimborazo (6.310 metro) igotzea lortu zuten. Erreka K.E.

Doneztebeko elkarteko bortz mendizalek Ekuadorko Chimborazo kaxkoa (6.310 metro) igo zuten

Doneztebeko Erreka Kirol Elkarteak urtero bezala Mendiaren Eguna antolatu du. Abenduaren 18an izanen da.

Larunbatean, goizeko 7:30ean Mendi Irteera izanen da Leurtzako Zirkora, urtero egiten den bezala, Errekak Bonozorrotz mendian duen buzoia bisitatuz, nahiz eta aurten ezezagunek txikitu egin duten.

13:00etan “mendizale-poteoa” izanen da eta 14:30ean bazkaria El Casino elkartean (interesatuak Titi Ostatuan eman behar dute izena abenduaren 16a baino lehen). Arratsaldean 19:30etik aintzin, eta baita ere Zineman Juan Vallejoren proiekzioa ikusteko aukera izenen da: Broad Peak 2010.

Doneztebeko Erreka Kirol Elkarteak urtero bezala Mendiaren Eguna antolatu du. Abenduaren 18an izanen da.

Larunbatean, goizeko 07:30ean mendi irteera eginen da Leurtzako Zirkora, urtero egiten den bezala, Errekak Bonozorrotz mendian duen buzoia bisitatuz, nahiz eta aurten ezezagunek txikitu egin duten.

13:00etan “mendizale-poteoa” izanen da eta 14:30etan bazkaria El Casino elkartean (interesatuak Titi Ostatuan eman behar dute izena abenduaren 16a baino lehen). Arratsaldean 19:30etatik aintzin, eta baita ere Zineman Juan Vallejoren proiekzioa ikusteko aukera izenen da: Broad Peak 2010.

 

Saskiaren zozketa ere

Ohitura den bezala, Erreka Kirol Elkarteak Eguberritako Saski paregabea osatu du. Honen zozketa ere abenduaren 18an izanen da, larunbat eguerdiko 13:00etan elkartearen egoitzan. Gogoratu behar da Eguberriko Saskia hau elkarteak urtean guztian egiten dituen iharduerak finantziatzeko garrantzitsua dela.. Boletoak komertzio desberdinetan salgai daude eta saskia erakusgai Casa Ostiz eta pasteleria berriaren tartean.

 

Errekako bandera Chimborazon

Bertze aldetik, egitarauan ageri ez bada ere, seguru protagonismo berezia izanen dutela Errekaren Mendiaren Egunean elkarteko bortz mendizalek egin duten balentria. Hain zuzen, Joxerra Aldabe, Gogor Atxalandabaso, Roberto Ordax, David Mindegia eta Sanba San Miguel azaroaren 25ean abiatu ziren Ekuadorrera, Andes mendikateko zenbait kaxkora heltzeko helburuarekin. Otavalo (3.500 metro, Fuva Fuva (4.200) eta Guagua Pichincha (4.800 metro) igo zituzten aklimatazio garaian. Abenduan sarturik, Iliniza Norte (5.150 metro), Cotopaxi (5.897 metro) eta abenduaren 8an lortu zuten helburu nagusia, Chimborazo (6.310 metro) igotzea. Dagoeneko etxera bueltan dira, izan ere joan den urtean Kaukasoko Elbrusera (5.642 metro) egindako espedizioaren ikusentzunekoa eskainiko dute abenduaren 17an Irunen eta 23an Elizondoko Arizkunenean.

Errekaren mendi denboraldia, abenduaren 24an Saioa mendira eginen den ateraldiarekin eta abenduaren 31n goizean Mendaurrera eginen den ateraldiarekin akituko da. Gainera, egun horretan, arratsaldean Doneztebeko V. San Silvestrea eginen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun